XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), baina erosi behintzat jende mordoak erosi du liburu hau.
Eta bestela Ereinekoei egin galde.
Bigarren galdera zerarena da, alegia,
Aurreko beste ezein euskal liburuk ez bezala, literatur lan honek euskal imaginazioa lau haizeetara eraman du.
Denbora, Erdi Arotik egun arte hedatzen da
Liburuko istorioen espazioa, aldiz, Txinatik Hamburgoraino zabaltzen da, Amazonas eta Egypton pausaleku eginez.
Estilo edo diskurtso-erak ere Erdi Aroko ipuin mitikoetatik modernismoaren ipuin nihilistetara hedatzen dira.
Zergatik zabalpen hori?
Hirugarren eta azken galdera aitzitik literatur ereduena da.
Alegia, zein literatur ereduri jarraikitzen zaio
Edo bestela esanda historikoki zein literatur korronte edo joeratan, Euskalerrian, eta bertatik at mundu zabalean, koka dezakegu
Azken galdera hau ez dugu hutsik kritikazko tipologia behar bati erantzunez egin.
Altzitik, eredu eta generoen arazoa lanaren interpretazio historiko eta kulturalarentzat tresna ordezkaezina gertatzen da.
Hiru galdera hauen inguruan arituko den hitzaldi hau euskal usadio zaharrari jarraikiz emango dugu, hirur partetan partitua eta berecia
.
Lehembicicoan emaitendira, aditcera, liburuaren loriac eta virtuteac.
Bigarrenean, aldiz, salatcendira, liburuaren becatuac eta ahuldadeac.
Azquenecoan, quidatcendira çenbait erremedio, euscal literatura aitcina dadin eta plaçarat jalgi dadintçat".
Hiru galderon bidez, hitzaldi honek gararazi nahi duen tesia zera da, Atxaga eta Pott euskal literatura buruaski, arrakastadun eta kanonikoa gararazteko saioan
Alabaina, eta hitzaldi honen iritziz, modernismoa indarrean ez den garai honetan, modernismoaren mugak birpentsatzea beharrezkoa da, haren atarramendu bera euskal literaturak jasan ez dezan, aurreko hitzaldian argi utzi nahi izan dudan bezala.
Azkenik, irteera postmoderno bat proposatuko dut hitzaldian, (...).